Kaleko musika bizia

Aurreko batean komentatu nuen smartphonek gero eta argazki kamara hobeak dituztela, baina inoiz ez dituztela anuntziatzen gero eta grabadora hobeak dituztenik. Bigarren mailakoa da soinua, antza. 

Baina, argazki kamarak ere gero eta hobeak direnez, orain zinearen pareko irudiak hartzen ditu bere kamararekin gero eta jende gehiagok. Igartzen da kalitatea sareko bideoetan.

Ez dakit nik horregatik den, baina gero eta gehiago ikusten ditut musika bandak kalean grabatuta, kaleko zuzenekoetan, kaleko giro eta soinu guztiekin. Estudioko postprodukzio barik ere gustora entzun eta ikusten diren saioak: natural, truko barik, zuzen.

Gustatzen zaizkit kale grabazio horiek, albotik pasatzen diren txori edo autoen zarata eta guzti, oinezkoen eta ingurura hurbildutakoen txalo espontaneoekin.

Zer esanik ez, lekua bera ere berezia baldin bada. Adibidez balkoi bat (oso balkoizalea naiz). Hurrengo bideoan bezalaxe:

Estudioko grabazioa ere ez dut baztertuko, postprodukzio lana ona denean igartzen delako eta belarriek gustora disfrutatzen dutelako. Entzun, kontrasterako, Derriere taldearen Last Laugh tematzar hori, baina oraingoan bideoklip ofizialean, binilorako ekoiztutako grabazio potentearekin:

Dudarik ez, baten batek orduak eta orduak sartu ditu soinu hori lortzeko. Baina ez da beti hoberako izaten soinu injeniariaren lana (galdetu euren grabazioa besapean hartu eta beste estudio batera alde egin izan duten taldeei, adibidez). Eta kaleko grabazio espontaneoak ere badu bere indarra, bere freskotasuna, bere benetakotasuna.

Eta gero, zelan ez, bakoitzaren gustuak eta bakoitzarentzako momentuak.

Kalean grabatutako musikarekin jarraitzeko, hemen bideo gehiago (pila bat daude sarean). Adibidez, Napoka Iria bikoteak Tumatxak saiorako rabatu zituenak:

Webgune eta youtubeko kanal asko daude kalean grabatutako bideoetara dedikatuak. Nick Waterhousen sokari segika aurkitu nuen La Blogothéque ataria.

Hemen beste bat Waterhouse eta lagunena kate eta kale berean. Ibilian, kalejiran eta gainera jende gehiagorekin parte hartzen inguruan. Manifa musikala. Les Lumineers taldearen bideo hau ere gozada bat da.

Badago beste kanal bat, askoz bideo kañeroagoak eta kolorez biziagoak egiten dituena: Amplificado.tv. Nire lagun Nahikarik erakutsi zidan bideo honekin ezagutu nuen, Camila Moreno dandolotodo:

Irratietan ere grabatzen dituzte zuzeneko saioak. Ez dira kalekoak, baina badira postprodukzio barik eta musika taldeak modu intimoagoan ikusi eta entzuteko modua politak. Adibidez, Seatlego KEXP radio, edo 95bfm kanalean Heart Attack Alley hirukotea ikusi nuenekoa:

Beste asko daude: teilatuetan, etxeko egongelan eta abar eta abar grabatzen diren bideoak. Baina gaurkoz nahikoa.

*pd: info 7 irratian Asteko kantua tarterako prestatutakotik ekarri dut post hau hona, testua zuzenduta (postprodukzioa) eta bideoak txertatuta (ikusteko ere bai).

Kaleko musika bizia

idatzi gura duzuna